Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

Aidan Moffat Eskoziatik, Cigarrettes after sex texastarrak (egun Brooklynen bizi badira ere) Greg Gonzalezen gidaritzapean euren ambient pop-a egiten. Iraganera egin dugu salto, 50 urte dituen eta bere garaian oharkabean iragan zen Lynn Castle-ren Rose Colored Corner berreskuratua entzuteko. Gaur egunera itzulita, Simon Oakleyren pop sofistikatua Slow Dancer proiektuan, Atlantako […]

Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin),  Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.    

Musika desberdinak denetarik gaur, Musiblan. Hasteko Alex G. Philadelfiako multiinstrumentistaren musika, Sun Ra and his Arkestra ere gurean, izan ere maiatzean bete baitziren 100 urte jazz musikari bikain honen jaiotzatik. Boubacar Traoré Maliko sustraietatik abesten eta Mount Eerie, azken bolada honetan liluratuta gauzkan taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170606musibla-017.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=avFxYULTGjk

Napoka Iriak agur esango digute aurki beste proiektu batzuetan murgiltzeko, gaur ekarri nahi izan dugu euren musika aurrera duten bidean zorterik onena opatzeko aitzaki gisa. Honetaz gainera Zelanda Berritik datorkigun Aldous Harding-en barnerakoitasun eta intentsitatea disfrutatzeko aukera ere izango dugu, The Big Moon, Aquaserge eta beste hainbat musika proposamen artean. […]

Japoniatik datorren Shugo Tokumaruk irekiko du gaurko Musibla bere folk bitxiarekin eta bide emango die rock esperimentala jorratzen duten hainbat talderi, hala nola, Slowdive, Mazzy Star Sofa, Thurston Moore (Sonic Youth-eko kide ohia), Mount Eerie edo Zarauztik datorren Sofa taldearen musika instrumentalari. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170509musibla-014.mp3 Deskargatu hemen.