Musika desberdinak denetarik gaur, Musiblan. Hasteko Alex G. Philadelfiako multiinstrumentistaren musika, Sun Ra and his Arkestra ere gurean, izan ere maiatzean bete baitziren 100 urte jazz musikari bikain honen jaiotzatik. Boubacar Traoré Maliko sustraietatik abesten eta Mount Eerie, azken bolada honetan liluratuta gauzkan taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170606musibla-017.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=avFxYULTGjk

Napoka Iriak agur esango digute aurki beste proiektu batzuetan murgiltzeko, gaur ekarri nahi izan dugu euren musika aurrera duten bidean zorterik onena opatzeko aitzaki gisa. Honetaz gainera Zelanda Berritik datorkigun Aldous Harding-en barnerakoitasun eta intentsitatea disfrutatzeko aukera ere izango dugu, The Big Moon, Aquaserge eta beste hainbat musika proposamen artean. […]

Japoniatik datorren Shugo Tokumaruk irekiko du gaurko Musibla bere folk bitxiarekin eta bide emango die rock esperimentala jorratzen duten hainbat talderi, hala nola, Slowdive, Mazzy Star Sofa, Thurston Moore (Sonic Youth-eko kide ohia), Mount Eerie edo Zarauztik datorren Sofa taldearen musika instrumentalari. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170509musibla-014.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetan bi talde soilik, lau abesti. Gogoratzen dituzue garapen luze eta hipnotikoak? Etengabe hazten doazen abestiak? Rock esperimentala edo progresiboa deitu zen hori? Bada Alemanian oso zaleak izan dira betidanik. Urte honetan diskoa argitaratu duten bi talde ekarri dizkizuegu, alemanak, jakina: Samsara Blues Experiment eta Electric Moon. Jarri kaskoak […]

Askotariko musika gaurko musibla honetan, hasteko Frantziatik datorren French Boutik taldea, 60ko hamarkadako soinu eta irudiarekin, Parquet Courts eta Vagabon New Yorketik eta Eneritz Furyak bere bakarkako disko zoragarriarekin. Beste gozoki batzuk ere gordeak ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170410musibla-010.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=ZgTJ2J3KmFY

Soinu bereziak gaurko Musiblan, The Magnetic Fields taldearen soinu barrokoak, Moderat eta Anna Meredith proiektu beteak, Why? amerikarrak eta Hanne Hukkelberg norvegiarraren leuntasuna. Honetaz gainera, Josh Rouse eta Gora Japon entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170321musibla-009.mp3 Deskargatu hemen.