Gaurko saioan pop ukituarekin hasi eta soinu lakar eta azeleratuagoak izango ditugu bukaeran. Torres (Mackenzie Scott) hasteko Three Futures diskotik ateratako bi abestirekin. Disko honek denbora eskaintzea merezi du, zenbat eta gehiago entzun gureago egiten den horietako disko bat da. Jarraian Rafa Rueda Hiri Kristalezkoa diskoarekin. Bilduma biribila egin du […]
Txuma Murugarren
Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an […]
Gaurko saioari hasiera emateko Rafa Ruedaren Hiri Kristalezkoa azken diskoa ekarri dugu berriz ere Little Cowboy edo Jon bezalako harribitxiak entzuteko. Diskoaren aurkezpen biran buru belarri dabilen honetan eta diskoen bizitza gero eta laburragoa den garaiotan, ondo dago lan bikain hau ez ahaztea. Hurrengoa zerrendan A. Savage , hots, Andrew […]
Aupa lagunok, Scott William Matthew izango da gure lehenbiziko gonbidatua Scott Matthew izenez ezagunagoa, Australiatik New Yorkerako bidea egin zuen aspaldi eta bertan egin du bere ibilbidearen puska handiena. Jarraian Xabier Montoia. Gorraizea diskoa kaleratu zuen 2017an eta, zenbat eta gehiago entzun, gehiago gustatzen zaigu, disko biribila eta betea egin […]
Aupa lagunok, saio honetako izenak: Mursego. Maite Arroitajauregik Hiru izeneko diskoa kaleratu zuen 2013an eta bertan abesti gogoangarriak bildu zituen, hala nola saio honetan entzungo ditugun Vivir eta Otte. Torres proeiktua izango da hurrengo gonbidatua, bertan Mackenzie Scott ezkutatzen da eta 2017an kaleratu zuen Three Futures diskotik kantu pare bat […]
Xabier Montoiarekin hasiko dugu gaurko saioa, Gorraizea bere azken diskoan bltzen dituen bi kanturekin, lehena eta azkena. Disko biribila egin du Xabier Montoiak, soka laukote baten eta piano baten laguntzaz, funtsean, abesti bilduma zirraragarri bat plazaratu du. Segidan, Txilly, Alain Mendizabalen ezizena dugu, Oiartzundik datorren gazte honek Gauetako hitzak izeneko […]
Kaixo lagunok! Aste jonetan Mitskirekin irekiko dugu saioa, azken aste hauetan ohiko bisitari bilakatu zaigu emakume hau bere Puberty 2 disko gogoangarriarekin. Ezra Furman etorriko da honen segidan Transangelic Exodus izeneko diskotik atera ditugun bi pieza interesgarrierekin Suck the blood from my wound eta Driving down to L.A., Car seat […]
Aupa lagunok! Interesgarria benetan gaurko saioa, soinu lakarrak Londoneko Shame taldearen eskutik eta elektronikoagoak MGMT taldearen Little Dark Age euren azken diskoan biltzen dituzten kantuokin. Tartean Liher, disko berria plazaratu duelako aitzakiarekin pare bat kantu, euren artean duela gutxi single bezala kaleratu zuten Sismografoa eta lurrikara kantua biribilarekin. Mitski berriz […]
Aupa lagunok! Saio honen hasieran Car Seat Headrest taldea izango dugu entzungai, Virginiatik datorren taldeak bi kantu eskainiko dizkigu. Izaro dugu bigarren, Er(h)ori bere azken diskotik atera duen lehenengo singlearekin. Kanadatik datorren Ought taldea Disgraced in America eta These 3 things kantuekin entzungo dugu eta Stove taldeak hartuko dio lekukoa […]
Aupa entzule! Beste aste batez prestatu dugu saioa, oraingo honetan soinu lakarrak eta indartsuak gailentzen dira, adibidez The Sonics, 1965ean argitaratutako Here are The Sonics izeneko diskotik ateratako bi abestirekin. Jarraian Jack White, bere Lazaretto diskoarekin, uztardura ederra egingo du garage rock-a asmatu zuten The Sonics-ekin. Euskal Herrian ere baditugu […]
