Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]

Kaixo Bilbo Hiria Irratiko lagunok, Musibla honetan soinu interesgarri askoak bildu ditugu, hastako Erik Berganzaren bakarkako proiektua ekarri dugu Abereh izenez aurkezten den proiektua dugu eta Zaunka datoz arin da eskaini digun lehendabiziko emaitza. Esperimentazioaren bidetik ere datorkigu hurrengo gonbidatua: Ariel Pink, lo-fi eremuan mugitzen den artista dugu Ariel Marcus Rosenberg […]

Kaixo lagunok! Saio honetan Thao & the Get Down Stay Down proiektuarekin hasiko gara, esperimentazio joera garbia duen talde honetan Thao Nguyen-ek eusten dio lidergoari. Frankie Cosmos abeslari amerikarraren proposamen samurrarekin jarraituko dugu bere azken diskotik ateratako bi pieza entzungo ditugula. Aspaldi ezagun dugun Wilco-k egingo digu bisita Rafa Ruedaren […]

Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]

Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]