Bilboko eskolak eta udal-eraikinak garbitzen dituzten langileak hilabeteko greban daude, LABek, ESK-k eta ELAk deituta. Langileen arabera, kale-garbitzaileen soldatak berenak baino %80 handiagoak dira. Lanaldi laburrak, gehiegizko lan-karga eta lanaldi osoak esleitzerakoan genero-diskriminazioa ere salatu dituzte. FCCri soldata-arrakala ixteko, kale-garbiketako aparteko ordainsari berak ezartzeko eta gutxienez astean 25 orduko kontratuak […]