Bere lehen urtea beteko du Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak bihar. 52 astelehenez Bilboko udaletxeko eskaileretan aldarriak plazaratu ostean, urte honen ebaluaketa egin dute eta manifestaziora deitu dute larunbaterako, urtarrilaren 19a. Gurekin izan dugu Jon Fano mugimenduko kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190114_Pentsionistak%20(online-audio-converter.com).mp3 Deskargatu hemen.
Udaletxea
Deustuko gazte lokalaren aldeko plataformak Gazte Lokala babesteko 2000 sinaduratik gora aurkeztu zituen atzo arratsaldean udaletxeko eskaileratan egin zuten ekitaldian. Bilboko udalak Deustuko gazte lokalaren eraikina eraitsi nahi du bertan etxebizitzak eta aisi eremu bat egiteko. Auzotar askok ordea erabakiaren kontra azaldu dira, eta Deustuko Gazte Lokalaren aldeko plataforma sortu […]
Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.
Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko […]