Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko alkateak jakinarazi zuenez, astelehenean deituko du konfiantza galdea eztabaidatzeko ezohiko osoko bilkura. Bozketa horretan Urtaranek udalbatzaren gehiengo osoa lortzen ez badu, hilabeteko epea irekiko da oposizioak ordezko alkategai bat adostu eta aurkezteko. Hori gertatu ezean, alkateak udalbatzaren konfiantza lortu eta aurrekontuak automatikoki onartuko dira. Kontuak horrela lehen planora etorri da Gasteizko udalaren osaketa, aste honetan Bai Gorka Urtaran eta Miren Larrionek elkarrizketak eskaini dituzte Halabedi irratian eta horien laburpenak ekarri ditugu.
Deskargatu hemen.