“Etxebizitza ez da negozioa!” lelopean AZET Alde Zaharreko etxebizitza sindikatuak deitutako mobilizazioaren ostean, sindikatuko kideek espazio berri bat okupatu dute Unamuno Plazan. Duela 15 urte baino gehiago auzoko gazteek espazio bera okupatu zuten, 7 Katu Gaztetxea izateko asmoarekin, baina hilabete geroago desalojatu zituzten. Ordutik 15 urte daramatza hutsik gune honek. […]