“Etxebizitza ez da negozioa!” lelopean AZET Alde Zaharreko etxebizitza sindikatuak deitutako mobilizazioaren ostean, sindikatuko kideek espazio berri bat okupatu dute Unamuno Plazan.
Duela 15 urte baino gehiago auzoko gazteek espazio bera okupatu zuten, 7 Katu Gaztetxea izateko asmoarekin, baina hilabete geroago desalojatu zituzten. Ordutik 15 urte daramatza hutsik gune honek. Auzoan hutsik dauden beste hainbeste etxebizitza daudela esan dute sindikatukoek, bitartean ehunka familiak etxerik ez dutenean. Arazoa berria ez den arren, krisialdi ekonomiko eta sanitarioarekin larriagotu egin da, eta egoera are gehiago kaltetu da etxerik gabe daudenentzat. AZET etxebizitza sindikatuak adierazi bezala, desalojoak geldituko zirela esan zuten, baina datozen hilabeteetarako 40.000 baino gehiago aurreikusten dituzte. Duela egun batzuk etxegabetzeak 3 hilabetez atzeratuko direla esan zuten, baina AZETek adierazi du, horrek ez duela arazoa konpontzen, atzeratu baino.
Espazio berria aurkeztu ondoren, Udaltzaingoa agetu, eta AZETeko kide bat identifikatu zuela salatu du etxebizitza sindikatuak. Era berean, espazioa defendatzeko eta bizitzaz betetzeko lanean ari direla nabarmendu dute.
Deskargatu hemen