Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]