Beste POTTO bat egin dugu, gustura asko egin ere! Delorean auto partikularrean bidaia antolatu dugu eta 2024ko ekainaren 29an Mungia bisitatu, lapur guztien kabia. San Pedro jaietako bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren Miren Artetxe, Mikel Goiriena, Iruri Altzerreka eta Xabi Paya. Era […]

Bertsoa ezin denez lerratu sariketa, txapelketa eta jaialdi “erraldoietara”, Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan bertso-afarietara hurbildu gara, eta Errigoiti eta Gernika herriak bisitatu ditugu, biko handien laguntzaz: Jon Maia eta Amets Arzallus Gernikako Gerizpe txokoan kantuan Oihana Bartra eta Xabi Paya Errigoitiko Ikuilu alkartean protagonista Librean zein gai-jartzailearen laguntzaz (Errigoitin […]

Lauroeta bisitatu dugu eta urteroko zita ezagutu: San Miguel ermitan egiten den bertso-saioa. 2021. urteko azaroaren 12an izan zen (bai, duela 6 hilabete), Lauroeta auzoan, 20.00etan. Aldarearen inguruan lau bertsolari: Xabi Paya, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta Igor Elortza, eta Iñaki Beitia “Arbildu” izan zen gai-jartzailea. Beraz, DELOREAN auto partikularrean […]