Bihar Bilbon, La Perreran, ospatuko da XARE , Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia. Bost orduz, hiru gune ezberdinetan, parte-hartzaileek aukera izango dute euskarazko unibertso digitala ezagutzeko, ikasteko eta esperimentatzeko: 3D inprimagailuak, aplikazioen sorrera, bideojokoak, sare sozialen erabilera arduratsua, memeen lehiaketa edota bideomapping tailerra, besteak beste. Jardunaldiak, gainera, zuzeneko musika, joko kolektiboak […]