XARE jardunaldiak euskarazko kultura digitala jarriko du erdigunean Bilbon

Bihar Bilbon, La Perreran, ospatuko da XARE , Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia. Bost orduz, hiru gune ezberdinetan, parte-hartzaileek aukera izango dute euskarazko unibertso digitala ezagutzeko, ikasteko eta esperimentatzeko: 3D inprimagailuak, aplikazioen sorrera, bideojokoak, sare sozialen erabilera arduratsua, memeen lehiaketa edota bideomapping tailerra, besteak beste. Jardunaldiak, gainera, zuzeneko musika, joko kolektiboak eta umorea uztartuko ditu, teknologia modu parte-hartzailean bizitzeko. Ekimenaren helburua argia da: euskaraz ere mundu digitala esploratzeko eta sortzeko aukerak eskaintzea. Hori dela eta, antolatzaileekin hitz egingo dugu eta baita Martin Etxauri artista performatiboarekin, biharko saioan bideomapping tailerra gidatuko du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Euskal Herriko dantzari eguna

ar. Ira 30 , 2025
Euskal Herriko Dantzari Eguna urriaren 4an iritsiko da aurten, eta Laudion izango du bere plaza nagusia. Herria musikaz, kolorez eta tradizioz jantziko da egun osoan zehar, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik ez ezik, diasporatik ere etorriko dira dantzariak. Guztira 50 talde inguruk hartuko dute parte, kaleak eta plazak euskal folklorearen […]

Honekin lotuak