Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen atzo eta ehunka lagun kalera atera ziren. Aurtengo mobilizazioek etxebizitzaren eskubidea izan dute ardatz. Bilboko manifestazioa Mariaren Bihotza Plazan hasi da. Aldarrikapenez jositako giro alai batean, ehunka lagun San Frantzisko kaletik hasi dira ibiltzen. Luzatutako esku-ahurraren zeinua, arrazakeria gelditzeko seinale gisa, izan da manifestazioaren […]

Martxoaren 21a xenofobia eta arrazakeriaren aurkako eguna izanik, SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako plaza eliptikoan 19:00etan. Gaurko egunaren harira agiria plazaratu dute eta bertan argi adierazi dute: “Kalean geldiarazten gaituzue desberdinak garelako: ijituak, beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, edo errumaniarrak… Geu gara oihuka gabiltzanak, esklaboen modura eta ezkutatuta bizi garen […]

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.”Europar Batasunak baditu tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretako […]

Urtean egindako ekintzen balorazio bateratua egingo dute 40 agente baino gehiagok; eta proiektua hobetzeko espazioak identifikatuko dituzte. Zurrumurruen aurkako herritarren sareak zabaltzeko eta indartzeko zenbait formula ikertuko dituzte ere. Begoña, Deustu eta Errekaldeko barrutietan garatzen ari dira proiektua zurrumurruen aurkako 83 agentek. Estrategiaren balioekin konprometitutako pertsonak dira agente horiek eta […]

Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]

Bilbon eta hainbat lekutan, datorren igandean Sexu askapenerako eguna ospatuko da. Eta azken aste-egunetan hainbat ekitaldi ari dira egiten, ospakizun hori borobiltzeko: hitzaldiak edo zine zikloa, EHGAMeko Imanol Alvarezek kontatu digunez. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, Bilboko manifestazioa eguerdiko 12´30etan abiatuko da Moyua Plazatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasimanolalvarez.mp3  Deskargatu hemen