Hizpidea: “Ez arrazismorik, ez bazterkeriarik” aldarrikatuko dute xenofobia eta arrazakeriaren aurkako egunean

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.”Europar Batasunak baditu tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretako beste politika bat beharrezkoa da”. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko Europak hartutako neurriak salatu dituzte, “egungo beharrei ez dietelako erantzuten”.  Sos Arrazakeria Elena izan da gurean.

Argazkia: Ecuador Etxea

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Zergatik hartzen dituzte gizon zuri dirudun bati buruzko aurreiritziak arrazakeria bezain desegokitzat?

al. Mar 20 , 2017
BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly berbetan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu barik. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume […]

Honekin lotuak