Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Kurdistaneko, Rojavako egoeraren berri emateko Karlos Zurutuzak egindako erreportajea ekarri digu, baita Ainhoa Nadia Douhaibiri egindako elkarrizketa ere. Zaldibarko zabortegiaren krisiaren inguruan argitaratutako ikerketaren datuak ekarri dizkigu Arbelaitzek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_ArgiaLander.mp3 Deskargatu hemen.

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi […]

Zero Zabor Bizkaian elkarguneak Zaldibarreko zabortegiaren kasuaren harira hondakinen kudeaketa larria salatu dute Eusko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Miren Basaldia eta Txapo Martinek irregulartasunen berri eman dute, eta beraien eskakizunak plazaratu dituzte.  Argi utzi dute zabortegian gertatutakoa ez dela izan istripu bat. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten […]

Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa izan zuen zapatuan, Zaldibarren, eta, saio hori bukatutakoan, erabakita geratu ziren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Zaldibarren Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da bere herrian, Markinan, jokatuko den finalaurrekora. POTTO saio honetan, entzule, Zaldibarren entzundako bertsorik onenez gozatzeko aukera duzu; halaber, […]