POTTO: Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa, Zaldibarren

Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa izan zuen zapatuan, Zaldibarren, eta, saio hori bukatutakoan, erabakita geratu ziren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Zaldibarren Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da bere herrian, Markinan, jokatuko den finalaurrekora.
POTTO saio honetan, entzule, Zaldibarren entzundako bertsorik onenez gozatzeko aukera duzu; halaber, notiziak eta agenda-proposamena ERE ekarri dituzte uhinetara Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Datorren astean, XILABArekin dugu hitzordua.

BIBA el verso!

ERRIMA   ALA   HIL!!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: LED argiak

og. Aza 10 , 2016
LED argiak izenaz ezagutzen ditugu eta geroz eta erabilera handiagoa dute eguneroko bizimoduan, askotan haien presentziaz ohartzen ez bagara ere. LED izena ingelesezko akronimoa da: Light-Emitting Diode. Batzuetan diodo argi igorlea esaten zaio eta argitasuna sortzen duen osagai erdieroalea da. Aspaldi samarreko aurkikuntza da, egia esan. Duela 50 bat urte, […]

Honekin lotuak