Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan.  9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:  ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere,  era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar irekiko da Ciencia clip lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina pizteko helburuarekin. Lehiaketaren helburu nagusia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina sustatzea da. Uxue Martinezek ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak, Gaia librea da eta […]