Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan. 9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste: ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere, era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte.
Deskargatu hemen.