Ciencia Clip-en edizio berria hastera doa, zientzia arloko youtuberren lehiaketa

Bihar irekiko da Ciencia clip lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina pizteko helburuarekin. Lehiaketaren helburu nagusia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina sustatzea da. Uxue Martinezek ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak, Gaia librea da eta ‘youtuber’ estiloko bideoak edo animazio-piezak aurkeztu ahal izango dira. Gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, galegoz edo ingelesez egin ahal izango dira eta banaka zein gehienez hiru kidez osaturiko taldeetan parte hartu ahal izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Saio Linbikoak ekimenak literatura, musika eta emozioak bat eginez

og. Ots 15 , 2018
Saio Linbikoak  ekimenak literatura, musika eta emozioak bildu gura ditu liburutegi, gela zein kultur geletan, ikusle eta entzuleengana hurbildu kultura parte hartzaileagoa sortzeko asmoarekin, bere epizentrotik, liburutegia izan daiteken moduan. Sortzaile ezberdinek emozioen bitartez euren sormen lanak aurkeztuko dituzte, euren errepertorioa zein bertsioak eskainita; era berean egilearentzat bere ibilbidean erreferentzia […]

Honekin lotuak