Ikus-entzunezko industriaren balio-kateko eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen da ekimena. Izan ere, pozgarria da egiaztatzea krisialdi honetan bat egiteko eta estrategia bateratuak bilatzeko gaitasuna erakutsi duela jada sektoreak.  Esti Urresola, Itziar Leemans eta Tamara Lucarini zuzendari berriek spot zinematografikoak sortu dituzte, eta ikusleen nahiz sortzaileen “zinemaz gozatzeko gogoari” buruzko ikuspegi […]