Zineuskadik ikus-entzunezkoaren sektorea suspertzeko ‘Zinemina’ jarri du martxan.

Ikus-entzunezko industriaren balio-kateko eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen da ekimena. Izan ere, pozgarria da egiaztatzea krisialdi honetan bat egiteko eta estrategia bateratuak bilatzeko gaitasuna erakutsi duela jada sektoreak.  Esti Urresola, Itziar Leemans eta Tamara Lucarini zuzendari berriek spot zinematografikoak sortu dituzte, eta ikusleen nahiz sortzaileen “zinemaz gozatzeko gogoari” buruzko ikuspegi pertsonala eskaintzen dute. Zineuskaditik gauzatzen ari diren koordinazio-ahaleginen osagarri da egitasmoa. Izan ere, profesionalen elkarteekin batera, Covid-19 pandemiak sortutako agertoki berriari aurre egiteko beharrak aztertzen ari dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

S.O.S KULTURA kulturaren defentsan kalera aterako dira

og. Eka 11 , 2020
KULTURA GARA eta arriskuan gaude. Lelo horrekin bihar kultura egiten duten sektorea kalera aterako dira Kultura gara manifestua irakurtzera. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dute, Bilbon Arriaga Plazan izango da hitzordua.  Faseak, deseskalada eta normaltasun berriaren iragarpena gorabehera, Arte biziek ezin dute “normaltasun” hori berreskuratu kontrataziorik eta jardueraren berezitasunari egokitutako […]

Honekin lotuak