Dantza Bertikaleko lehen topaketa egingo dute datorren asteartetik aurrera, Bilbon. Errekaldeko El Fango polikiroldegian izango da hitzordua. Tailer praktikoak, hitzaldiak eta erakustaldiak izango dira. Pedro Ormazabalek ekarri dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera antolatu dituzte. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, […]

Iailaren 21etik 23ra, Errekalden Zirkualde jaialdiaren  XIV. Edizioa izango da. ,Bilbon  zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarrak, Errekaldeko Plaza agertoki nagusia bihurtuko da eta  publiko guztientzako akrobazia, trapezio, masta txinatar, malabarak, orekakeria eta umorezko ikuskizunen proposamenak partekatuko dituzten konpainiekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230913_zirkualde.mp3 Deskargatu hemen.

Berdinki zirku garaikide elkarteak estreinatu berri  du Mikra deituriko ikuskizuna. Asteazkenean Bilbon izango dira, errekalde plazan 19:30etan Zirkualde jaialdiaren barruan. Urriaren 2an, berriz, Leioako Aldapa auditorioan izango dira, 21:00etatik aurrera. Abiapuntutzat generoaren eta rolaren arteko harremana hartu eta norbanako gisa ditugun jarrerak deseraiki dituzte ikustera emateko nola diren kultura zamaren […]