Dantza Bertikaleko lehen topaketa egingo dute datorren asteartetik aurrera, Bilbon. Errekaldeko El Fango polikiroldegian izango da hitzordua. Tailer praktikoak, hitzaldiak eta erakustaldiak izango dira. Pedro Ormazabalek ekarri dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera antolatu dituzte. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, eta horrexegatik, topaketa hau Bilbon dantza bertikala sendotzeko beste urrats bat izango da.
Ekimena dantza bertikaleko profesionalei zuzenduta dago, eta bertan hitzaldiak egingo dira, bai eta diziplina horretako profesionalek emandako tailerrak eta ikastaro teorikoak ere. Horrez gain, bukaeran egindako lanaren erakusketa egongo da, baita topaketari amaiera emateko ikuskizun bat ere, irailaren 21ean, 19:00etan, El Fangon.
Deskargatu hemen.