Urtean egindako ekintzen balorazio bateratua egingo dute 40 agente baino gehiagok; eta proiektua hobetzeko espazioak identifikatuko dituzte. Zurrumurruen aurkako herritarren sareak zabaltzeko eta indartzeko zenbait formula ikertuko dituzte ere. Begoña, Deustu eta Errekaldeko barrutietan garatzen ari dira proiektua zurrumurruen aurkako 83 agentek. Estrategiaren balioekin konprometitutako pertsonak dira agente horiek eta […]

Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]