Bilbo Hiria irratiaren 16. urteurrena dela eta, gaur mahaingurua egingo dugu zuzenean Kafe Antzokitik. Euskal irratigintzaren egoera, ajeak eta erronkak izango ditugu hizpide, eta etorkizuneko bilakaera zein izan daitekeen iragartzen saiatuko gara. Zuzenean bideo streaming bidez hedatuko dugu gaurko saioa, hemen, orrialde honetan bertan: Stream videos at Ustream

Hasteko, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Herrirak Usurbilen antolatutako Preso eta Iheslarien aldeko eguneko bertso-ale batzuk jarri dizkigute. Gero, Gasteizko Gaztetxearen 25. urteurrena dela eta izandako bertso-saioa entzun dugu. Bukatzeko, Berriak eta Agenda. DESKARGATU HEMEN