Oparoa benetan: ekainaren 1etik aurrera, ume zein gazteentzat,Kanpusak, Udalekuak, Barnetegiak, Trinkoak, Euskara Akademia, Ingeles Klaseak… Helduentzat, aldiz, Barnetegiak, Trinkoak, Autoikaskuntza… Eli Carrascosak eta Jon Renteriak kontatu dutenez. Informazio gehiago gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean frantziar estatuan 6 lagun atxilotu zituzten, Etakideak direla leporatuta. Pasa den astean ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bateraguneko zigor epaia aztertuko duela iragarri zuen. Egunotan, Ondarroan Herri Harresia antolatu dute Urtza Alkorta babesteko. Xabier Aierdik horiek eta gehiago aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin kanpaina jarri du martxan UEUk, besteak beste UEU eta bere lana ezagutzera emateko. Eta horretarako lau bideo jarri dituzte sare sozialetan. Gainera, UEUko aurtengo Udako Ikastaroen matrikulazio-epea gaur ireki dute, Idoia Torregaraik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean hasi ziren antolatzen, Urtza Alkorta babesteko. Urtzari 5 urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta azken gaua gogorra izan bada ere, hortxe jarraitzen dute Ondarroako Alamedan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi atera duena eta horretan argi erakusten da elkarte horren lana zertan datzan. Pasa den astean PSEk Berriotxoaren aurka botatakoak ezerezean geratu dira berriro, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen inguruko iritzia eskatu dugu, Bilboko Udalak zor handia daukala jakin ondoren. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Arbasoen dieta”. Asteko pertsonaia Javier Etxebeste da, eta Erdiko Kaieran, Denis Diderot. Jarraitzeko, EH 11 Kolore jorratu dute, baita Korsikako futbola ere, eta bukatzeko, Mikel Asurmendik Aitor Karasatorreri egindako elkarrizketa komentatu du. DESKARGATU HEMEN
CAN auzia, Irakaskuntza Publikoko greba, Euskal Festa, Orreagako festa eta Osasuna izan dira Mikel Bujandak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaixoak, adinekoak, ezinduak eta umeak zaintzeak ordu asko eta dedikazio handia eskatzen du. Zerbitzu publikoak urriak dira benetan, eta etxeko langileak irtenbide bakarra dira familia askorentzat. Isabel Otxoa lan- aholkulariak langile hauen egoeraz zenbait hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. DESKARGATU HEMEN
