Aste honi dagokiona eta azalean Rufi Etxeberria. Asteko gaia”Euskara eskolan” da, eta Erdiko Kaieran “Kulturtick” egitasmoa. Horietaz gain, Petronor eta kutsadura, eta Langileak autogestiorantz Grezian komentatu ditu Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Martxoaren 8ri buruz galdetu dugu, eta erantzunak hor. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere Nafarroako Kutxan, CANen izandako azken eskandaluarekin hasi da Mikel Bujanda. Egues-Ibarreko UPNko alkatearen dimisioa eta Euskalerria Irratiaren aldeko elkarretaratzea ere komentatu ditu, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere. DESKARGATU HEMEN
Gaur hainbat kantari eta talderen kantak entzuteko aukera izan dugu: lehen orduan, Supremes, Temptations, Igelaren Banda, Chopin edo Peter Toshen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Geno Washington, Fermin Muguruza, Buggles, Marianne Faithfull edo Lee Alvinen kantak jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere Araba eta Nafarroako Txapelketak izan dira gai nagusiak. Horiekin batera, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak zenbait albiste eta Agenda jorratu dituzte. DESKARGATU HEMEN
Elikadura burujabetza terminoaren jatorriaz eta bere historiaz hitz egin ondoren, borroka horretan emakume nekazariek duten rola eta garrantzia aipatu ditu Marije Etxebarriak. Euskal Herrian zein den emakume nekazarien egoera, kontsumo taldeen garrantzia eta politikan ematen ari diren urratsak ere jorratu ditu Marijek. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru ekarri dizkigu: hasteko, Wasap aplikazioa ordaindu beharko dela aurrerantzean esan digu. Gero, Sinonimoen Hiztegia berria komentatu du. Eta bukatzeko, izparringia gune berria izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Martxoak 3, Indesa enpresa, Vitalkilerreko arazoak eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Tratamendu Mekaniko Biologiko Planta duela gutxi inauguratu dute Bilboko Arraiz mendian, Errauskailuaren ondoan. Publizitate handiaz inguraturik, Bizkaiko agintariek planta honekin zaramaren arazoak bukatu direla sinestarazi nahi digute: Xabier Abianek, ordea, desberdin pentsatzen du. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak kanpaina bat abiatu du, “Emakumea prekarietatean, murrizketarik ez” lelopean. Horrekin batera, Argitan elkarteko 2012ko balantzea atera dute. Eta ostiralean, arratsaldeko Bilboko manifestaziora joan baino lehen, elkarretaratzea egingo dute eguerdian Barakaldon, Karmele Andresek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
