Wert erreforma, Igor Ijurra, Hnaa Edward, Iñaki Segurola, Korrika 18 eta, Frantzia eta energia atomikoa izan dira Mikel Asurmendi kazetariak komentatutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Duela urtebete zerutik gertu zebilen, orain, aldiz, infernua dauka gertuago: zer gertatu da?, nola dabil Athleticen modeloa?, edo euskal demografiak lehen mailan 3 talde izateko ematen al du? Galdera horiei eta gehiagori erantzun dio Xabier Aierdik. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da Laburbira, film laburren zirkuitua Erandion, Topaguneak eta hainbat euskal taldek antolatuta. Hilaren 29a bitartean 8 film 20 herritan izango dira ikusgai, besteak beste Sondikan, Barakaldon edo Bilbon, Amaia Alberdik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Martxoaren lehen bi astean denetarik izango dugu: kontzertuak, bertso-topaketa, jai berezia (Chloe), dantza, zinema, feminismoaren inguruko zenbait ekitaldi, antzerkia, mendi irteera, Enologia ikastaroa eta gehiago, Mikel Urbeltzek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Atxuriko Garcia Rivero Eskolan ikasten zuen 6 urteko Chloe neskatoak bihotz berri bat behar du, eta horretan dago Madrilen, trasplantearen zain. Igandean, elkartasunezko jai berezia egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, Koldo Moralesek kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Robert Wikins, Uncle Dave Mason, Neil Young, Grimethorpe Ikatz Mehategiko Banda eta Sleepy La Beefen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Martin Carthyri buruzko monografiko berezia egin du. DESKARGATU HENMEN
Espainiako Armadak aste honetan egindako maniobrekin hasi du Mikel Bujandak. Gero, Langabezia eta Sakanan egindako greba, UPNren arazoak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa jorratu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Aste Santuan zer egingo duzun galdetu du Lon Gorka Fernandezek. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere, krisiaren gainetik, UEUk Udaberriko eskaintza aurkeztu berri du. Hamar ikastaro izango dira, batzuk on line eta matrikulatzeko epea irekita dago, Mari Karmen Meñikak azaldu duenez. Informazio gehiago: ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN
