Gotzon Hermosilla kolaboratzaileak beste gai bat jorratu nahi zuen baina berriro gertatu da: Lutxanako tuneletan eraso bat izan berri da. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKren Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Inauteriko ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian egingo dutena, Al Gara konpartsak antolatuta. Resu Uriartek eta Agurtzane Rementeriak, besteak beste , Tostadak nola egin azaldu digute. DESKARGATU HEMEN
Otsail eta martxoan, euskara ikasteko eta ondo pasatzeko aukera emango du Gabriel Aresti euskaltegiak. Horrez gain, Oxigenaldiak ere izango dira. Eta Aste Santuari begita, hasi dira ikastaro eta barnetegiak prestatzen, Arkaitz Astorekak eta Aritz Estibezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Errekaldeberriz Auzo Elkarteak Bilboko Udalari jarri diona. Errekaldetarren ustez, Udalak ez zuen legea bete Kukutza zegoen erakinaren jabeari eraisteko baimena eman zionean. Salaketaren ondorioak ere atera dituzte, Igor Ahedok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Anjel Erro. Asteko Gaia “Emakumea Eliza Katolikoan” da; Erdiko Kaieran, “Elekatu-Elikatu” elkartea, eta “Agur esatea” filma komentatu du. Bukatzeko, Mikel Asurmendik Iratxe Lopez de Aberasturiri egindako elkarrizketa kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujandak UPN alderdian dagoen gatazkarekin hasi du gaurko kronika. Gero Etxekaleratzeen aurkako Txantreako mugimendua komentatu du, baita Nafarroako Ospitale Publikoko sukaldeko aferarena ere. Bukatzeko, elurra, Inauteriak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
ERO taldeak lehengo lana kaleratu du, Bilbo Hiria Irratira etorri dira berba egiteko…. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Be bop de Luxe, Buzzcoks edo The Hudsonen kantak entzun ditugu Pedro Elias Igartuaren saioan. Bigarrenean, berriz, Bollick Brothers, Stanley Brothes, Everly Brothers edo Simon and Garfunkelen kantak jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Lizarran, otsailaren 2an izandako aurreneko azken-laurdena aipatuko ditugu batetik. Bestetik, Arabako Bertsolari Txapelketa, Agurainen, otsailaren 1ean, ostiralarekin izandako 3. kanporaketa. Horiez gain, berriak eta astebururako agenda-proposamena helaraziko dizuegu. Agurtzane Rementeria,Erlantz Ibargurengoitia eta Josu zabala lagunek, bertsolaritza kontuak hurbilduko dizkizuen saioa duzue Potto. Bertan,momentuko bertso-txapelketen jarraipena egingo dute, […]
