Hilaren 20, 21, 22 eta 23an egingo dituzte Bilboko Bidebarrieta liburutegian, KEM-MOCek antolatuta. Egoera berri honetan, ezbiolentziari lotutako borrokaren zenbait metodo aztertuko dituzte, Asier Amezagak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Kultur Maratila proposamen interesgarriz beteta dator aurten, protagonista nagusiak musika, antzerkia eta zirkua izanik. Kultur Leioak, Artedrama plataformarekin lankidetzan, oso-osorik euskaraz izango den programazioa eskainiko du otsailaren 28tik martxoaren 3ra.jaialdiaren nordik norakoak Artedramajko Ander Lipusekin ezagutu ditugu. DESKARGATU HEMEN
Azkenean, Europar Batasuneko 11 herrialdek tasa hori aplikatzea onartu berri dute. Hasieran mundu osoan aplikatzekoa, momentuz Europako herrialde batzuetan baino ez da egingo: orain, ikusi beharko noiz eta nola aplikatzen duten, Josu Larrinagak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bi hilabete daramatza Ajuria Enean eta momentua egokia iruditu zaigu Xabier Aierdiri galdetzeko: momentuz, aldaketa handirik ez du ikusten, bai aldiz politika egiteko arloan, EH Bilduren presentzia dela kausa. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean ezagutu genuen albistea, baita Gerediaga Elkartearen iritziak, zein Oiert Goenaga zuzendari ohiarenak. Patxi Gaztelumendik egoera aztertu du, erreakzioak, ondorioak…. DESKARGATU HEMEN
Lau hilabete daramatzate Barakaldon Oiolako urik edan gabe. Galdera hor dago: Eta orain, zer? Gotzon Hermosillak erantzuna eta gehiago kontatu digu . DESKARGATU HEMEN
Besteak beste Euskal Birusak antolatuta, bihar hasiko dira. Bertan, berriro, Ermuko euskararen erabilera aztertu nahi dute, Amaia Arriagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hego Euskal Herriko Pentsiodunak kalera atera dira, Koordainketaren aurka. Egoera gero eta txarragoan daudela, orain Madrildik datorren botikak ordaintzeari eta gehiagori aurre egin behar diote, Mikel Argiñarenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Saio monografikoa: Bonberenea. Euskal kultur eta musikagintzan gune aktiboenetako bat eta autogestioaren eredu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Ted Hawkins, Haendel, Shocking Blue edo Holleysen kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Troggs, Red Presley edo Sleepy La Beefenak. DESKARGATU HEMEN
