…. Durangoko Azokan izan ginen Hasier Oleaga bateria-jolearekin; “Cantus caterva” kaleratu berri du… DESKARGATU HEMEN:
Gurean egon direnen artean “”, “Babia” edo La Bella y la Bestia” komentatu ditu Agus Perezek. Eta laster, Tartean Teatroren “Alabatxo” eta “Su txikian” ikusgai. DESKARGATU HEMEN
Gaur, berriz beteta etorri zaigu Aitziber Ibaibarraiagaren Kronika: besteak beste, Santomas azokaren, Iñigo Cabacasen kasuaren edo urtarrilaren 12ko manifestazioaren inguruan gaur egingo den ekitaldi baten berriak ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Eguberrietan, opariak egiteko ohitura dugu: zergatik ez komiki batzuk? Jon Iñaki Artetxek aholku batzuk eman dizkigu, lana errazte aldera. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Euskoa, baloreetan oinarritutako moneta”, Mikel Asurmedik berak idatzitakoa. Asteko gaia “Arnasten dugun airea” da eta Pertsonaia Batis Martiarena langabetua. Horietaz gain, Agurtzane Royo itzultzailea edo “Azpitituluak ala bikoizketa?” artikulua. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere bi ordu egin ditu Pedro Elias Igartuak: lehengoan, Neil Young, Betty Lavette, Pi de La Serra eta Ruper Ordorikaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Miguel Ríos, The Animals edo De Dannan taldearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEren Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aurtengo azken Kronika egin du Mikel Bujandak: gaur, Legebiltzarraren aferak, CAN, Eguberrietako giroa eta 1512ren ingurukoak kotatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, hilak 18 munduan zehar ospatzen dena. SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuenteren ustez, horien lana etorkinengan baino arrazakeria eta xenofobiaren aurka oinarritzen da. Dena den, ondo dago goratzea espainiar estatuak duela 20 urte egindako etorkin eta lanaren inguruko nazioarteko akordioa ez duela oraindik berretsi. DESKARGATU HEMEN
ekin hasi da Pantzo Irigarai, Maulen Israelen aurka egindako ekimenarekin jarraitzeko. Gero, Erretentzio Zentroaren aurrean egindako elkarretaratzea eta, Ikas Pedagogia zentroak eta Euskaltzaindiak sinatutako akordioa kontatu digu. DESKARGAIU HEMEN
