Susa argitaletxeak urtebetean 1.000 ebook saldu dituela esanez hasi da Joxe Rojas. Gero, Youtubek ordainpeko zerbitzua jarriko duela (bideoen egilei ordaintzeko) kontatu du. Eta bukatzeko, Googlek 60.000 miloi euro emango dizkiela frantziar estatuko egunkariei komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskategiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
JOLAS ZERRENDA: 1. Feeling Good 2. It Don’t Mean A Thing 3. Love Me Or Leave Me 4. Mood Indigo 5. African Mailman 6. Chaing Gang (Work Song) 7. Four Women 8. The House Of The Rising Sun (balada) 9. The House Of The Rising Sun (bertsio arina) 10. I […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegi eta akademiako Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Denetarik izango dugu hil honetan Bilboko areto horretan: kontzertuak, hitzaldiak, jaiak, zinema, haur ikuskizunak, ikastaro bat, mendi irteera… Mikel Urbeltzek kontatu digunez. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Espainiar estatuko Bankuek eta hainbat Kutxak ateratako produktu horiek galera handiak ekarri dizkie hainbat laguni. Luis Guridik, zer diren, nola funtzionatzen duten edo bankuek egindako azken proposamenak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Pantzo Irigaraik, Hendaiako Ikastola, Ustaritzeko ume atxilotua, Amonio-nitratoa Baionako portuan, Miarritzeko Hotel Soziala eta Sanmartineko gatazkak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, EHE taldeak kanpaina bat abiatu berri du. Lehen ekimena Nafarroan egin dute eta Foruzaingoarekin arazoren bat izan dute. Jarraitzeko asmoa dute, Nestor Estebanek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Espainiar estatuko 52 / 2007ko Legeak (Memoria Historikoena) zenbait gauza argi uzten ditu, besteak beste sinbolo, ikur eta izen frankistak desagertu behar direla. Bilboko Udalak ez du egin eta Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak salaketa jarri berri dio, Xabier Erauzkinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
PPri ekaitza lehertu zaio aurpegian, Barcenasen agiriekin. Xabier Aierdik zer diren, zer esan nahi duten, erreakzioak, ondorioak eta gehiago komentatu ditu, holakoek sistema autoritario bat ezartzeko bidea errazten dutela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
