Gaurkoan, Patxi Gaztelumendik Jon Maiak gidatutako dokumentala izan du aztergai. Egunotan ere,hemengo zein munduko zenbait tokitan dago ikusgai, besteak beste Idiazabal gazta, artzaintza, autodeterminazio eskubidea eta auzolana nahasten dituen filma. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi eta datorren larunbatera arte Bilboko Kale Nagusiaren inguruan zein 7 Kaleetan ikusgai izango duguna. Aurten 48 ikuskizun emango dituzte kanpoko zein bertoko 20 bat konpainiak, Pedro Ormazabalek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eibarren 9 ikastaro jorratu zituzten pasa den astean, eta behin-behineko balantzea baikorra da Idoia Torregarairen ustez. Aste honetan Baionan izango dira, asteazkenetik ostirala bitarte. DESKARGATU HEMEN
Hego Euskal Herrian gaur hasi dena. Aldez aurretik hainbat mugimendu izan da Bizkaiko Merkataritzan bederen; orain hasi berria, Jose Luis Segurak zenbait aholku eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Duela hamabost urte egiten da ekainaren azken larunbatean “Zapato Azule” festa eguna Ondarroan; egunaren zergatia, biharko egitaraua etab. aipatu dizkigu Leire Egigurenek bertako “Radixu” irratiko kideak; eta gonbitea luzatu ere bai, urdinez jantzi eta bertara joateko! DESKARGATU HEMEN
Nafarroako Legebiltzarrean azken egunotan izandako mugimenduekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, festa hotsak aipatu ditu, eta bukatzeko agendan hainbat kontu ekarri dizkigu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Koldo Martinez medikua. Asteko gaia Kartografia da, eta Erdiko Kaieran Bilboko Lekuz leku jaialdia. Horietaz gain, Nafarroako konkista, Arabako Aratz mendia eta gehiago, Mikel Asurmendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, BIGEko Ana Izagirrek ikasturteko balantzea egin du. DESKARGATU HEMEN
“Great Moments Of Vynil” diskotik faltatzen zaizkigun kantuak entzun ditugu gaurkoan Soinugela saioan. Horretaz aparte Pottoka, Balerdi Balerdi (hauek biak binilotik), Bill Withers, Small Faces, Little Junior Parker… Baita azkenaldian gurera ekarri ditugun Paul Simon, Kiko Veneno eta Howlin’ Wolf ere. On egin! SAIOA DESKARGATU.
Xabier Aierdi, EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin; batez ere Sortu-ren legalizazioaren inguruan mintzatu zaigu eta horrelako erabaki batek prozesuaren demokratizazioari lekarkiona aipatu digu. DESKARGATU HEMEN
