Gasteizko autobus geltokiaren inguruko Herri-galdeketarekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Laminaciones Arregi enpresaren egoera latza kontatu digu. Korreseko gaztelua ere izan du mintzagai, eta bukatzeko Agenda. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan ere, hiru ekarriz dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, .eus domeinuaren eskaria onartu dutela azaldu digu. Jarraitzeko, uztailean twitter euskaraz erabili ahal izango dugula. Eta bukatzeko, Billabonako gizon batek bere kabuz egiten den ohea asmatu duela. DESKARGATU HEMEN
Gaubasa saioa abian da barriro eta hasteko Azkena Rock 2012 festibala aukeratu du Anartz Bilbao esatari eta diskojartzaileak. Festibal horretan egon zen gure Anartz eta bere iritziak azaldu ditu saio honetan festibalean egon ziren bere artista gustokoenen musikarekin tartekatuta. Horretaz aparte Uskis, Audience, Gatibu eta Surfin Kaos-en partaideen iritziak ere […]
Gaurkoan, Ulibarri euskaltegiko Danel Lauzirikak hainbat albiste komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan hiru ekarri digu Jon Iñaki Artetxek. Hasteko TMEOren 25. urteurrena. Jarraitzeko, UEUn izango den Irudiaren inguruko ikastaroa. Eta bukatzeko, Getxoko Komiki Azokari buruz zenbait berrikuntza kontatu dizkigu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, Nafarroaren konkistaren inguruko hainbat ekitaldi ari dira egiten Euskal Herrian, hitzaldiak esaterako. Horietariko bat aukeratu dugu, gai horren inguruan gehiago jakiteko asmotan: kasu honetan, Floren Aoiz idazleak irakurketa kritikoa egin du. DESKARGATU HEMEN
Uztailaren 16tik 18a bitartean Iruñean emango dutena. Helburuak, edukiak, metodologia, egitaraua eta gehiago kontatu digu Jurgi Kintana historialariak. DESKARGATU HEMEN
Argazkian ikusten dozun bildumarekin hasi dogu gaurko saioa Maytals, Alton Ellis, Paragons, Skatalites, Baba Brooks eta abarren kantuak entzun ditugularik. Horretaz aparte Sharon Jones, El Rego, Budos Band, Nina Simone eta New York Ska Jazz Ensemble. Betikolez biniloak bezain baltza dan musika Kingston Hirian, nahiz eta gaur CDak ekarri ditugun… […]
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu eta hainbat kontu ekarri digu. DESKARGATU HEMEN
Duela 50 urte, 1962ko ekainean, greba egin zuten Asturiaseko meatzariek. Frankismopean, errepresio gordina izan zen erregimenaren erantzuna. Aipatu guztia dela kausa, Ahaztuak 1936-77 elkarteak ekitaldi batzuk prestatu ditu egun hauetarako Bilbon eta Gasteizen, Martxelo Alvarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
