Gaurkoan, pasa den larunbatean Ezkerraldean egindako Martxa aztertu du Gotzon Hermosillak. Hainbat lagun Sestaotik Barakaldoraino joan ziren, murrizketen eta gastu militarren aurka. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Bilbo Zaharra euskaltegiko Arantza Kamarerok hitz egin du, Zergatik panpox liburuaren inguruko bi berri zabaldu duela. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko Goiena eta Txintxarri aldizkariak xakelarako aplikazioak atera dituztela esan digu. Gero, Facebook txarto dabilela komentatu du. Eta bukatzeko, Los Angelesen egiten ari diren E 3 azoka izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Alderdi politikoen legeak 10 urte”. Asteko gaia UEUren 40. urteurrena. Termometroan Mikel Asurmendik berak idatzitako datorren igandeko frantziar estatuko hauteskundeei buruzko artikulua. Bukatzeko, Etorkinak Azkoitian euskaraz. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, UPNk eta PSNk gobernuko ituna berretsi duela esanez hasi da Mikel Bujanda. Gero, Iruñeako udalak Euskalerria Irratiaren aldeko mozioa komentatu du. Asteburuan Arrotxapean, Elortzibarren edo Barañainen izango diren festekin bukatuko du kronika. DESKARGATU HEMEN
Igandean Zarautzen izango da, EIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen elkarteak antolatuta. “Bale, bizi garen seinale” lelopean hondartza, malekoia, hirigunea eta ikastola hartuko dituzte, Lurdes Imazek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Ane Zabalak datozen egunetan Hamaika Telebistan zer ikusi ahal dugun kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Horixe izan da hain zuzen, gaurkoan Igor Erauzkin sexologoak jorratutako gaia. Zer da erotika?, zertan datza?, zertarako erabiltzen dugu?, botereak erotika sortzen al du? .Galdera horiei erantzun die Igorrek. DESKARGATU HEMEN
Ekainaren 27tik 29a bitartean egingo dute aipatu mintegia Eibarren. Hainbat irakaslek eta UEUkidek emango dute, eta teoriaz gain taillerrak ere izango dira. Euskarak, euskal kultura eta euskaldunok Txillardegiri asko zor diogula esan digu Fito Rodriguezek. DESKARGATU HEMEN
Greenpeacek atzo Garoñan egindako ekitaldiarekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Gasteizko euskalgintzak emandako prentsaurrekoa eta berri labur batzuk jorratu ditu. Bukatzeko, asteburuko agenda kontatu digu Jonek. DESKARGATU HEMEN
