Jolas kooperatiboen laborategeia zabalik dago. Hilean behin elkartzen dira Eutokian jolasean, jolasak ikertzen, jolasekin jolasten, azken batean. Jolasa, pertsona heldu gehienok bazter utzita badugu ere, gatazkaren aurkakoa da eta. Beste modu batera, asko jolasten den komunitatean indarkeria eta borroka gutxiago,… Bestetik, Desazkundea taldean ere ari da Bea, eta hain zuzen, […]
Gernikan gertatu zen bonbardaketa eta sarraskia, frankismo eta postfrankismoaren gezur guztien gainetik. Egunotan Gernikan dabiltza sarraskia gogoratzen, Bizkai zein Gipuzkoako hainbat herritan proposatu duten bezala, Patxi Gaztelumendik kontatutakoaren arabera. DESKARGATU HEMEN!!!
Lelo horrekin, seigarrenez, euskarazko irakurzaletasuna bultatzatu nahi du Topaguneak. Aurten, hilaren 23an hasiko da kanpaina Hego Euskal Herriko 15 herritan, maiatzean eta ekainean jarraitzeko, Manuel Moreno Topaguneko Kultura teknikariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
43 urte daramatzate Udalekuak antolatzen eta aurten ere Abaigar, Bernedo eta Goñin izango dira hainbat ume eta nerabe uztailetik aurrera. Euskaraz bizitzea, Euskal Herriko ikuspuntua azaltzea eta ondo pasatzea dira helburuak, Imanol Martinezek komentatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago: euskaludalekuak.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Edurne Elizondo beganoa. Asteko gaia Berlingo Euskal Etxea da eta Termometroan beste bi gai jorratu dituzte: Frantziako presidentetzarako hauteskundeak (Mikel Asurmendik berak idatzita) eta Euskararen kale erabilera Laudion. DESKARGATU HEMEN
Bilbon sorturiko “Iñigo gogoan” herri ekimenak Iñigoren hilketaren inguruko hausnarketa egin dute. Besteak beste, batzorde independente bat sortzea proposatu dute, hilketa argitzeko. Larunbatean, manifestazioa egingo dute Bihotz Sakratuaren Plazatik abiatuta, Urtzi Ugaldek azaldu digunez.
ENHEko kide Alberto Llonak Azpeitian eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak egin berri dituen jardunaldiak aipatu dizkigu.Halaber, asteazken honetan hilak18, Erraldeko kideak Osasun sailarekin egingo duten bilera ere aipatu digu. DESKARGATU HEMEN
Datorren larunbatean Sopelan egingo dutena. Ohiko eskemari jarraituko diote goizeko zein arratsaldeko txandetan. Aurtengo bertsolari gonbidatuak Julio Soto eta Arrate Illaro izango dira, Aitor Fdez. Martikorenak kontatu duenez. Honen inguruko informazio gehiago aek.org helbidean. DESKARGATU HEMEN
Dekretu baten bitartez, Cristina Kirchner Argentinako presidenteak herrialde horretako erregaiak babestu nahi ditu: horrek, besteak beste, YPFren nazionalizazioa ekarriko du, eta horren inguruan espainiar estatuko politikari zein hedabide handiek gogor hitz egin dute, Luis Guridik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bihar hilaren 17an munduan zehar ospatuko dutena, Via Campesina erakundeak deituta. Honi lotuta, munduan zein Euskal Herrian nekazariek dituzten arazo nagusiak komentatu ditu Patxi Gaztelumendik, eta Hego Euskal Herrian, besteak beste, Erralde hiltegiarena. DESKARGATU HEMEN
