Deiadarrek deituta eta hainbat atxikimendu lortu duena, pasa den larunbatean Baionako kaleetan euskararen ofizialtasunaren alde egin zutena. 7000 lagun baino gehiago, eta frantziar estatuko frantsesa ez den hizkuntzekiko jarrera salatzen Okzitanian, Alsazian, Herri Katalanetan edo Breizhen ere egin ziren manifestazioak, Patxi Gaztelumendik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aspalditik ikusi ez genuena, Barakaldon ere pasa den asteko Greba Orokorra oso arrakastatsua izan zen, Gotzon Hermosillak azaldu digunez. Azpimarratzeko Megapark itxita zegoela eta mobilizazioetan hartu zuen jende kopurua. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Ekologistak Martxanek abiatutako kanpaina dugu, ura, etxean zein jatetxean, pitxerrean edateko. Txorrotako ur kalitatea, zenbat botila ur edaten dugun, horrek behar duen energia eta sortzen duen kutsadura…hainbat arrazoi eman digu Josetxo Alvarezek ura pitxerrean edateko.Ç DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Deba-Zumaiako flixa. Ahetze, Otsagabia edo S. Adriani buuzko artikuluak ere jorratu dituzte, baita bi txango eta ohiko argazki ederra ere. Maiatzekoak, Hektor Ortegak kontatu digunez, Izkiko Parke Naturalari egindako bira ekarriko digu. DESKARGATU HEMEN
Sindikatu guztiek deituta, baita hainbat alderdik zein gizarte eragilek babestuta. Bilbo Hiriak bat egin du grebarekin eta “Ibaizabal” magazinean Grebaren inguruko elkarrizketak, berriak, komentarioak… egin ditugu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN(Patxi gaztelumendi) DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN(Belen Arrondo) DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN(Jabi Zabala) DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN(Ane zabala)
Datorren igandean, apirilaren 1ean izango da Erandioko Berbots eta beste talde batzuek antolatuta. Erandioko Enekurin izango da aurten, goizeko 11:30etan hasita: taillerrak, bertsolariak, dantzak, erromeria… Marian de la Fuentek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Emakumeak eta Zientziak”. Asteko pertsonaia Ramon Agirre aktorea da eta Erdiko Kaieran Urban Sketchers ditugu. Habeko zuzendari Iñaki Uribe elkarrizketatu dute eta Net hurbil atalean “Gerra eta geneak” jorratu dituzte. Larrun gehigarrian, aldiz, Tortura izan dute hizpide, Mikel Asurmendik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lan erreformaren aurka martxoaren 29rako deituta dagoen Greba Orokorrarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, egunean zehar Programazio berezia baino ez dugu eskainiko. Goizean, 12:00etatik 12:00etara, grebaren jarraipena egingo dugu antenan, irratsaio berezi baten bidez. Gainerakoan, egun osoan musika baizik ez dugu eskainiko.
Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da zuzenean gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ere ahal izango du saioa nola egiten den. Entzuleok saioan esku hartzeko aukera izango dugu, 94 424 37 04 […]
Pasa den igandean Tolosan, ustez bere bikotekideak egina. Bilgune Feministako Miren Arangurenek hilketa honen irakurketa egin du, gauzak aldatu ez direlako lan handia egiteko geratzen dela esanez. Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat tokitan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
