1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman […]
Otsailari dagokiona eta “Nafarroaren konkista euskal kulturan” jorratu dute nagusiki. Horrez gain, Basque Culynari Center, Seranteseko gotorleku eta Gebarako judutarrei buruz idatzi dituzte, baita ohiko Norabide eta Bihotz begietan atal klasikoak ere, Hektor Ortegak komentatu dituela. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gaurkoan, lau gai ekarri dizkigu Pantxo Irigaraik. Hasteko bi auzi: LAB sindikatuak Eroskiren aurka irabazitakoa, eta bestea Senpere herriaren aurka dagoena. Seaskako protesta ere komentatu du Pantxok, baxoa derrigorrez frantsesez egin behar dutelako. Eta bukatzeko, Irulegiko Irratiko datorren larunbateko kontzertua kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Urtarrilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Saio Cabañas argazkilari eta bideo klip egileari egin diote. Horretaz gain, Erlaxatzeko aukerak, Deustuko Ihauteriak, Deustuko Gazte Lokalaren 20. urteurrena eta klasikoak: Gureak kanpoan eta Inkesta, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea den Mikel Urbeltz Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik pasatu da eta otsaileko lehenengo hamabostaldian izango diren ekitaldiak azaldu dizkigu. Bide batez Kafe Antzokian egongo diren taldeen musika entzun dugu, Governors, The Sounds, Fleshtones edota Soulbreaker Company besteak beste. Kafe Antzokian datozen ekitaldiak. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
…material berria!! 121 Krew, Txapelpunk, Zarama, Igor Arzuaga& Luis Vil, Amaren Alabak, Ibon Koteron, Itziarren Semeak…. DESKARGATU HEMEN
Lehen eta bigarren orduan Fame disketxetik ateratako soul kantak entzuteko parada dugu gaurkoan. Horrekin batera, besteak beste, John Hiatt, Amy Winehouse edo Javier Ruibal entzun ahal ditugu Pedro Elias Igartuaren saioan. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan hasi eta martxoaren 29ra arte Bilboko zenbait lekutan luzatuko dena, La Fundicionek antolatuta. Dantza, zinema, tallerra, ikastaroak eta gehiago izango dira horretan, La Fundicioneko Marian Etxebarriak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
20 urte bete berri ditu Bilboko irrati libre horrek. Gaurkoan Iñigo Muñoz koordinatzailea izan dugu, lehen, orain eta geroaz hitz egiten. DESKARGATU HEMEN
Egunotan irekita dago aurrematrikulazio epea. Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Martinez de Lagosek azken urteetako euskararen ereduen emaitzak aztertzeaz gain, gurasoei haurrak D ereduan aurrematrikulatzeko deia egin die. DESKARGATU HEMEN
