Gaitzerdi teatroko Kabia ikerketa taldeak ‘Rojo al agua’ antzezlana estreinatu berri du. Shakespeareren Ofelia eta Virjinia Wolf dira antzezlanaren protagonista. Lehenengoak Hamletekin duen maitasuna mantentzeko idazten du. Bigarrenak, berriz, senak bultzaturik idazten du, hondoratu ez dadin. Beraien gutunen bitartez euren istorioa heltzen zaigu, bizitzarekiko duten pasioa, bai eta baztertzen bukatzen […]
Duela 36 urte, 1976ko otsailaren 27an eratu zuten Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa. 36 urte pasa ondoren, egoera berdintsua da eta sahararrek sakabanatuta bizi dira Maroko eta Mendebaldeko politikak direla kausa, Eneko Callek kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Berriro gertatu da: Trapagarango Oiolako urtegia itxi dute lindanoa aurkitu dutelako. Gogoratu behar da urtegi horrek Barakaldo urez ornitzen duela; Barakaldoko Udalak, berehala, aurkitutako lindano kopurua oso txikia dela adierazi du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste, Randy Newman, John Cale edo Fame disketxearen soul kantuak prestatu ditu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, James Taylor, B.B. King, Johnny Cash edo Diana Krall-enak entzuteko parada dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan hiru gai ekarri dizkigu Mikel Bujandak: hasteko, ekonomiaren inguruan, enplegua eta etxetik kaleratzeak (desauzioak) komentatu ditu. Osasuna futbol taldeak Ogasun Sailarekin dituen arazoez ere hitz egin du. Eta bukatzeko, asteburuan, Bardoak (Bertso Txapelketa) eta Ihauteriak. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean, hilak 25, Bilbon burutuko dutena, euskal sindikatuek deituta. Horrekin batera, Mikel Noval ELAko Exekutibako kideak beste bi gai komentatu ditu: PPko gobernuak onartutako Lan Erreforma eta Martxoaren 29ko greba orokorra. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi berritu eta indartu dute aipatu gunea, Xan Harriague buru dela. Bertan, hainbat errezeta, komentario, argazki … den-dena euskaraz, parte hartzeko, gozatzeko eta hainbat hitz ondo ezagutzeko, Xanek berak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hiru albiste ekarri dizkigu Fakun Aznarezek: Patagoniako Aysen herrian gertatzen ari den matxinadarekin hasi da; gero, Buenos Aireseko tren istripua izan du aztergai. Eta bukatzeko, egunotan Argentinan, Mexikon eta munduko zenbait herrialdetan indarrean dagoen Euskal Herriarekiko Nazioarteko 6. Elkartasun astea. DESKARGATU HEMEN
Gaur, bi kasu komentatu ditu SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek. Alde batetik,Espainiako Poliziak Nafe Sidi Bilbon bizi zen saharrara atxilotu eta azkenean Algjeriara eraman dute. Bestetik, duela egun gutxi Bilboko emakume bat epaitu zuten gure hirian Udaltzain batzuek salatuta, hauek mantero batzuk jazartzen ari zirela “autoritateari” oztopoak jartzea leporatuta. […]
Aurten ere, Udaberriko oporraldia aprobetxatuta, Senegalera joango dira, Casamance eremura, bizikletaz ibiltzera. Horrekin batera, hango jendea(diolak) ezagutzeko edo paisaiekin gozatzeko aukera ere izango dute, Alberto Markuerkiaga antolatzaileak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago xauenbidaiak.com-en. DESKARGATU HEMEN!!!
