Datorren larunbatean egingo du Bilboko hainbat auzotako jai batzordeak biltzen dituen kultura koordinakunde horrek. Egungo egoera aztertzeaz gain, Auzotarrokek egiten duen lana ezagutarazi nahi dute, Igor Vazquez talde horren ordezkariak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN

Lelo horrekin, Gipuzkoan hainbat egitasmo erasokorren aurka aritzen diten herri mugimenduk lan handi horiek geldiarazteko eta aldaketaren beharra aldarrikatzeko ekimenak jarri dituzte abian, AHTren aurkako mugimenduko Mikelek kontatu digunez. Hilaren 13an hasi eta Donostiako manifestazioarekin bukatuko dira, otsailaren 4an.  DESKARGATU HEMEN

Egitasmo hori Euskal Herriko zein Durangaldeko aisialdi hezitzaile eta euskaldunean diharduten hamar bat eragilek osatzen du, umeei, nerabeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta. Esperientzia pilotu gisa aurtengo Eguberrietan Durangon gauzatzeko asmoa dute, EGKko Urtzi Ugaldek kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN!!!!

2

“Gauerdiko Ulua entzutean herri musikaren historia sekretua josi duten pertsonaia izkutuak irtetzen dira euren gordelekuetatik…”  Gordelekuetatik irten eta Bilbo Hiria Irratiko estudioetara ekarriko ditugu, hilabetero, gauerdian,  ilargi betea dagoenean. Bai, ondo irakurri dozu, ilargi betea dagoenean. Saio guztietan pertsonai bat eta berarekin zerikusia daukaten kantuak aukeratu eta gure gonbidatuak eta […]

Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan. Bestetik, Rap Herria […]

Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea etorri zaigu, bi gai mahaigaineratu dituelarik: alde batetik, zapatuan Bilbon bizi izan zen mobilizazioari buruzko zenbait aburu eta bestetik Petronorren “geldialdia”, kotxe salmenten jeitsiera eta errepideak egitearen loturak  krisi ekonomikoaren kontestualizazioan. Pil-pilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGATU HEMEN.