Bai, Krisi ekonomikoak erangindako zenbait ondorioz mintzatu zaigu Iosu Larrinaga Soziologo eta EHUko irakaslea. Pairatzen dugun eragina, agintariek esaten digutena eta aipatzen ez diren funtsezkoak ere gogoratu dizkigu. Egongo diren zenbait mobilizazio eta hauen “gabeziak” ere aztergai dira gaurko saioan  DESKARGATU HEMEN

Gauekoan ere, hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Hasteko Argentinako Zamatina meategi erraldoiaren kasua komentatu du. Gero, Brasilgo Pinheirinhoko okupazioa jorratu du. Eta bukatzeko, Peruko presidente Ollanta Humalak Espainiara egindako bisita izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN

Duela gutxi egon direnak, daudenak eta egongo direnak komentatu ditu Agus Perezek. Datozen egunetan, besteak beste, Mikel Martinezen “Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa” edo Harold Pinterren “Traición” izango dira ikusgai. DESKARGATU HEMEN

Gaurkoan lau gai jorratu ditu Jon Sanchezek. Hasteko, Aiaraldeko 19 lagunen aurkako epaiketa aztertu du. Gero, Arabako Biltzar Nagusietan Franckinga eztabaidagai izan dela kontatu digu . Bukatzeko, Garoñaren azken berria eta Agenda ekarri digu Jonek.  DESKARGATU HEMEN