Gaurkoan Ama Say taldearen lan berria ezagutuko dugu taldeko Gontzalekin batera. Hamalu urteko isilinearen ondoren duela bi urte oholtzara bueltatu ziren. Berriz elkartu eta kantuak sortzen hasi ziren, uda honetan Koba estudioan disko berria osatu dute. Bestetik, irrati-nobelak tartea ere badu. Oraingoan John Trollope Hamabostean Behin irratinobelaren 116. atala: “Sotana […]

Debagoieneko euskarazko tokiko komunikabide  Goienak hamar urte bete berri ditu. Arrasaten pasa den astean egindako ekitaldian azaldu zutenez Goiena marka bateratu nahi dute eta horrekin batera hainbat berrikuntza datoz. Euskarazko tokiko hedabideen garrantzia azpimarratu du Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak gaurko elkarrizketan. DESKARGATU HEMEN!!

Bota atxurre ta hartu panderue! 63. saioan ere azken asteotan kalera atera diren lanak ezagutzeko aukera duzue;Txuma Murugarren,Nahixan,JA Gereñu “Gere”, KenZazpi,Boys of Byrle,Geure Kolkotik EHko Trikitixa Elkartaren azken bilduma eta abar. Zuen gustukoak izango direlakoan….rock´n rolllll!! Zabala&Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea(T. Murugarren) DESKARGATU HEMEN!!

Ostegun honetan hasiko dira Zolloko San Martinek. Zollo herri txiki-txikia da Bilboaldean, euskalduna gainera eta festek euskal kutsu osoa izateaz herrikoiak dira benetan, Txutxi Ariznabarreta Jai Batzordeko kideak esan duenez. Ostegunean ( S. Martin egunean) txerria izango da protagonista. Datozen egunetan besteak beste dantza, kontzertua, aizkolariak eta Euskal Herriko Lasto […]

Azalean Euskal Herria eta posta zigiluak: horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Horretaz gain Euskara bidaide atalean Zaldibia eta Iztuetaren dantza jorratu dute; Zenbaki ta lurrean, aldiz, Haitzetako begiak. Eta Norabidean bi txango egiteko aukera ematen digute. Abenduko zenbakiak Arabako Zadorra urtegietako ibilbideak ekarriko dizkigu, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak komentatu […]

Erosleok egiten ditugun erreklamazio gehienak lau-bost arlotan agertzen dira: argindarra, telekomunikazioak, airezko garraioa eta etxebizitza berriaren erosketa ataletan hain zuzen. Hori dela kausa, erreklamazioak errazteko paperezko gida eta weborri berriak abian jarri dituzte noclames.reclama helbidean. Gaurkoan, erreklamazioak egiteko eta gure eskubideak hobeto ezagutzeko horietariko bi arlo jorratu ditu Jose Luis […]