Bizkaiko Txakolina eta Musika jaialdia larunbat eta igandean Leioan

Asteburua ate joka dugu eta bihar eta etzi, urriaren 7 eta 8an, ospatuko dute Leioako Mendibile Jauregian Bizkaiko Txakolina eta Musika jaialdi kulturala. Maider Zalduondo komunikazio arduradunarekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta jaialdia Bizkaiko txakolina jendeari hurbiltzeko helburuarekin hasi zutela kontatu digu. Larunbat eta igandean txakolin dastaketez gozatzeaz gain, Idiazabal gazta eta Mendibile Jauregiak prestatutako mokaduak jateko aukera izango da. Zalduondok azaldu digunaren arabera, edonor joan daiteke zuzeneko musikaz eta Bizkaiko txakolinaz gozatzera; hori bai, dastaketetan parte hartzeko ezinbestekoa da izen-ematea.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Open House Bilbao asteburuan izango da

ol. Urr 6 , 2023
Open House jaialdiaren 7. edizioaz gozatzeko aukera izango da urriaren 7an eta 8an, larunbat eta igandean. Jendeari hiriko eraikinak eta azpiegiturak hurbiltzeko helburuarekin sortu zuten jaialdia; aurten 66 espazio ikusteko aukera izango da eta, gainera, jaialdia osatzeko 19 ekintza osagarri antolatu dituzte. Andoni Pombo jaialdiko zuzendarietako batekin hitz egiteko aukera […]

Honekin lotuak