“Festen” filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du Arriaga Antzokiak

Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du, ostiralean, Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuliko da Jon, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera. Han daudela, baina, lehertu egingo da festa, filmean bezala: Jonek familia osoaren aurrean salatuko du umetan aitak sexu abusuak egin zizkiela berari eta zendutako arreba bikiari. Hipokrisia, sexu abusuak, boterea, familia eta haren balioak izango dira, besteak beste, antzezlanaren bidez jorratuko diren gaietako batzuk. 10 aktore lantaldea  izango da oholtzan. Egoitz Sanchez, Mikel Martinez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore Gonzalez, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka.Aktoreez gainera, kamera eskuan duen pertsonaia bat ere egongo da antzezlan osoan taula gainean: Rut Briones. Aurkezpenean izan gara, aktoreekin berba egiteko aukera izan dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Andrena erleak nolakoak diren ezagutu dugu Iñaki Gonzalo erlezainarekin

og. Urr 5 , 2023
Bilboko Udalak Casilda Iturrizar parkearen zati bat itxi du aste honetan, Andrena erleak daudelako.Erle espezie hau ez da erasokorra traba egiten ez bazaie. Zuloak egiten dituzte lurrean arrautzak jartzeko. Erle hau ezagutzeko asmoz Iñaki Gonzalorekin berba egin dugu, erlezaina, Bizkaiko erlezainen elkarteko kidea eta apiterapeuta dugu. Erle bakartiarra dela azaldu […]

Honekin lotuak