Bigarren urtez badator EZK fest. Aurtengoa Sestaoko labe garai zaharraren parean antolatu dute urriaren 21ean 12:00etatik aurrera. Iker Alcedo eta Ane Sainz-Espiga jaialdiko antolatzaileetako bi izan ditugu gurean jaialdiaren nondik-norakoei buruz hitz egiten. Jaialdiko oholtza gainean izango dira, beseak beste, Merina Gris, Brigade Loco, Los Chikos del Maiz eta Sua taldeak. Antolatzaileen hitzetan, oholtza gaineko emakumeen presentzia indartu nahi izan dute. Bestalde, aipatu digute aurten puntu morea martxan izango dela jaialdian zehar.
Deskargatu hemen.