Ostegunero bezala Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñaganikarorekin, Azalean “Samien borroka makroproiektuen aurka” gaia jorratu dute. Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute […]

Gaur #Artxanda|n planeatuta dagoen zabortegiaren kontrako mozioa defendatuko dute Bilboko Osoko Bilkuran. Kanpoaldean protesta deitu dute ekologista taldeak eta hainbat elkarteek.  Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandan zabortegi berri bat irekitzeko Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako planaren aurka aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Bilboko udalbatzak datorren ostegunean, martxoak 30.Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek […]

Erretiro sistema erreformatzeko beharra nabarmentzen ari da Europa osoan zehar, pentsio publikoen egungo banaketazko antolakuntzan aldaketa demografikoak sortuko duen desorekaren aitzakia erabiliz. Aste honetan, Frantzian erretiro osoa eskuratzeko kotizazio urteak luzatzeko erreformaren aurkako 10. greba orokor eguna antolatu dute sindikatuek, eta azken hamarkadetako mugimendu sozial indartsuenetariko borroka garatzen ari da […]

Zeharka askotan aipatu badugu ere, orain arte ez gara sekula monografikoki aritu ordenagailu parean lan egiten duten pertsonen bizkarreko minei buruz. Entzuleen  iradokizunari jarraituta, naturaren aurkako postura honetan lan egiten dutenen ajeak berdintzen saiatuko gara. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko diseinatua dago. Homo sapiens espeziea sortu zenetik, denbora gehiena […]

TRITONES taldearen bisita dugu gaurkoan Bilbo hiria irratian. A por ti lana argitaratu berri dute bost kantutako lana. Ostiralean Bilbon egongo dira lana aurkezten, Hika ateneoan. Bigarren diskoa Jon Vidaurrek grabatu eta nahastu zuen MUIR estudioetan. Dani Iglesiasek (gitarra eta ahotsa), Juan Gentilek (baxua) eta Mikel Zubiriak (bateria) osatutako hirukoteak […]

Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Casillaren etorkizunerako estrategian. Bertan sartzen da azpiegitura berriak abian jartzea (bai kirolekoa, bai erabilera askotakoa) eta hura kokatzen den inguruneari bultzada ematea hirigintzaren, arlo sozialaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Eraldaketa integral hori Casilla pabiloiaren eta inguruko plazaren metamorfosiak aurrera egin ahala ikusiko da.Horrela, duela […]

Estudiotik pasatzen ari zela aprobetxatuz, Sarean Zehar irratsaioaren edizio honetan Gaizka Carmona gonbidatu dugu albisteen atalera. Berarekin, Counter Strike 2 bideojokoaren merkaturatzea eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 2028ra arte teknologia kuantikoetan 120 milioi euro inbertitzea komentatzen dugu. Era berean, Europar Batasunaren ekimenarekin bat gatoz, etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek erosi eta […]

Gure lehen proposamena Nashvilletik dator. Caitlin Rose-k amerikanarekin zerikusia dauzkaten konposizioak aurkezten dizkigu bere azken diskoan: Cazimi. Hasiera ederra ordu beteko gure saio honentzat. Musibla honetan, azken bolada honetan Desgaraian taldea hainbatetan agertu da. Gauden Aldian disko ederrarekin datoz eta ezin eutsi bertako abestiak gurean leku zabal bat emateari. Disfrutatzeko […]

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko». Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, Zornotza eta Baiona daude bere ibilbidean. Azaldu dutenez, Euskal Herri osora zabalduko den ekimen bat aurreikusi dute. Bilbotik Baionaraino ikurrin […]