Beroari aurre egin eta giro aparta izan zen larunbatean, Ohikoa den bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio eguneko egitarauari abiada. San Anton zubitik hasita, Arriaga Antzokiraino aparteko jai giroa sortu dute konpartsek. Arriaga plaza jendez lepo zela zazpiak minutu gutxi aurretik agertu ziren pregoilaria eta txupinera balkoira eta lehertu zen festa. Bertan jasotako ahotsa dituzue entzungai.
Kale antzerkiaren plaza Aste Nagusian Gas plaza izaten da, egunero bi ikuskizun izaten dira aste osoan zehar goizean 12:30etan eta gauean 21:15etan. Gaur bertan bertako konpainia batek eskainiko du ikuskizuna. Zirkozaurre Bilboko zirku eskola eta laborategian txanda izango da, eta, gaur, Kobr3 malabar ikuskizuna eskainiko dute, Gorka Pereira eta Pablo […]