Chic Market Bilban bertako 12 marka bilduko ditu Yimby Street Uribitarten,bertako diseinua, artisautza eta moda balioesteko. Udazkenarekin batera poltsa, lepoko, jersey, legging edo krema berezi hori aurkitzeko gogoa itzultzen delako, eta zer hoberik bertako sortzaileen artean aurkitzea baino? https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221007_esti_yurrebaso_chic_market.mp3 Deskargatu hemen.

Zinemaldiaren musika dotorearekin abiatzen dugu ikasturteko zine tartea, hamabostean behin Ane Urkiola bide lagun dugula butakan jesarri argiak itzali eta filmetan sartuko gara. Urriarekin batera noski igaro berri den zinemaldian ikusitakoa ekarri digu. Bi filma eta biak sarituak izan dira,  Irizar sarian aipamena izan zuen Maria Elorzaren ‘A los libros […]

Ekologismoaren eztabaida zaharretara begira jarri gara gaurkoan, Ernest Garciak idatzitako Ecología E Igualdad. Hacia una relectura de la teoría sociológica en un planeta que se ha quedado pequeño liburuari erreparatu diogu. Umore garratzez idatzia, ekologista guztiak nahi eta nahi ez, azken finean malthusianistak gara” dio, planetak dituen mugak erreferentzia nagusia […]

Ahozko sorkuntzan diharduten 15 eta 22 urte arteko Euskal Herriko gazteak biltzea, horien arteko harreman sareak bultzatzea eta esperimentaziorako espazioa sortzea da Ahots Baten sormen egonaldien helburua. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan Amaiurko aterpea hautatu dute egonaldiak gauzatzeko. Bertan, bertsoan, antzerkian, kantagintzan eta literaturan murgilduko dira parte-hartzaileak, […]

Itsas BEHERA gasteiztar konpainiaren proposamen eszeniko berria da, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatuko den obra. Eta  larunbatean Barakaldo antzokian izango dira Javier Barandiaran eta Unai López de Armentia dira antzezlan honetako bi protagonistak, errealitatetik kanpo dauden bi gizon, eta beren helburu bakarra egotea eta existitzea da. Pez Limbok duela bi […]

Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]

Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko […]

Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate […]

Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreak ditu protagonista lan berriak, Nicoren eta Anaren azalean sartuta, hurrenez hurren. Antzezlanaren zuzendari Mireia Gabilondo. Garun paralisia du Telmoren pertsonaiak eta egunero bisi dituen zailtasunak ekartzen dizkigu ikuskizunera. Horietako bat sexua da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221003_sexberdinak.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurkoan Ibaizabal magazinean Deustualdeko prest aldizkariarekin bat egin dugu, hilabetean behi Nera batuko zaigu irratira aldizkarian jasotako gaiak gurera ekarriz. Berbetan deituriko atalean  Iratxe Palacios eta Garazi Ascacibarrekin, Aste Nagusia txupinera eta Jaia batzordeko kideekin berba egin dute. Erreportajean mundialitoaren inguruan aritu dira.  Kolore guztiak arrazakeriaren kontra. Bilboko Mundialito Antiarrazista […]