Joe Strummerrek (benetako izena John Graham Mellor, 1952an Ankaran jaioa) 50 urte zituen hil zenean. 2002ko abenduaren 22an zendu zen, bihotzekoak jota. 1976an sortutako eta 1986an desegindako The Clash taldearen eragilea izan zen. Taldea desagertu ostean, eta 1999 bitartean denetarik egin zuen eta, urte hartan Mescaleros taldea sortu zuen eta […]
Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]
EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan, ELAk, LABek eta Kontseiluak administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diote: hamabost urtekoa. Bilbon egindako agerraldian, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko oinarrizko adostasuna jarri duten mahai gainean Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile […]
Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi […]
Nazioarteko eta Euskal Herriko antzerki eta dantzaren proposamenik berritzaileenak bilduko ditu BAD jaialdiak Bilbon, urriaren 13tik 23ra. Metrokaudroka sormen laborategiak irekiko du jaialdia, La Fundicion aretoa Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” ikuskizunaren aurre estreinaldiarekin. Ondoren honako sortzaile euskaldunen lanak gozatzeko aukera izango dugu Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; […]
Open House Bilbao 2022 jaialdia urriaren 1ean eta 2an egingo da, “Zentzumenen hiria” izenburupean, eta hiriko eraikin esanguratsuenetako batzuen ateak irekiko ditu berriro. Arkitektura eta hirigintza uztartzen dituen jaialdia da, asteburu batez 60 eraikin baino gehiago bisitatu ahal izango dira eta horien bitartez hiriaren historia ezagutzeko aukera izango dugu. Andoni […]
Euskara ikasten ari diren zortzi ikasleren testigantzak jaso ditugu egunotan Gabriel Aresti euskaltegian. Euskara ikasten zergatik hasi ziren eta zer nolako esperientzia izaten ari den galdetuta, bakoitzak bere eskarmentutik hitz egin digu. Behe mailetan dabil oraindik Marimar basauriarra, gure lehenengo lekukoa. Langabezian dago eta abagunea aprobetxatu du euskarari ekiteko, asko […]
Gaurkoak amonak edo amumak izan ditugu mintzagai Oier Gorosabel fisioterapeutarekin, kontsultan askotan izaten dira eta gorputzeko mina ezin jasanik eta estres maila altuarekin. Egoera horretan soldatapeko langile gehienek baja hartzeko aukera badute ere, haiek ez. Egoera beltza da: guk ezin dugu miraririk egin, terapia modernoenak eta sendagarrienak alferrikakoak baitira etxean […]
Ostegunean Kafe Antzokian Esanezin taldea izango dugu zuzenean, aurreko urtean argitarutako ”Aireratzen” diskoa zuzenena gozatzeko aukera izango dugu. Esanezin Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. Gaur gurera batu zaigu. Popa oinarri duten 7 abesti intimoz osatutako bilduma da argitaratu ostean orain dabil taldean kantuak aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220928_ianire_esanezin.mp3 Deskargatu hemen.
Euskararen Etxeak Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria prestatu du, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Zornotzan eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean bukatuko da. Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean. Orain Portugaleteko Gazte lekuan dago erakusketa eta Urriaren 6an hitzaldia […]
